Gure ibilbidea
2011-09-28
Gaurko saioan hiruko taldeetan elkartu gara lauhilabete honetako lana aurrera eramateko. Ondoren, aurreko egunean kide bakoitzak sortutako blog bat aukeratzea eskatu digu. Ados jartzea ez zaigu askorik kostatu, oraindik ez baitugu ezer idatzirik eduki. Gure arteko eztabaida egin eta iritzi desberdinak entzun ondoren, "gogoan izan" izeneko blog-a hautatzea erabaki dugu, izen horrek gure blog-ean gai ezberdinak jorratzeko baliabidea baita. Blog-a Ikt ikasgaian egindako hausnarketak eta teknologi berrien inguruan ikerketutako emaitzak argitaratzeko erabiliko dugu. Hortaz, guri garrantzitsuak iruditzen zaizkigun ideien azalpenak inoiz ez ahaztuko eta eskuragarri izan ahal izateko, hemen idatzita utziko dugu.
Blog-a aukeratu ostean, programarekin trasteatzen hasi gara. Hasiera batean oso galduta aritu gara, lan egiteko modu hau kurtsoan zehar izandako lehenengo esperientzia izan baita. Adibidez, bideoak klikatzeko orduan edo Gadchet-etan trasteatzeko orduan hainbat arazo izan ditugu. Hori dela eta, goiz osoa programa ikertzen eman dugu eta, horren ondorioz, gauza interesgarriak ere aurkitu ditugu, esaterako irudiak blog-ean zelan txertatu. Dena den, oraindik ere honen inguruan gauza asko ikasten jarraitu behar dugu.
Gaurko saioan, gure blog-aren aurkezpena egin dugu, gainontzeko ikaskideei blog-aren izena eta justifikazioa azalduz. Arbelara atera garenean oso urduri egon gara, besteen aurrean hitz egitea asko kostatzen zaigulako hiruroi. Aurkezpenean esan dugun bezala, oraindik ere blog-ean esperimentatzen eta nondik norakoak eztabaidatzen ari gara, adibidez fondorako irudia edota sarrera bakoitzean idatzitakoa ondo irakurri ahal izateko kolore hautaketa.
Bestalde, irakasleak portfolioak duen garrantzia azaltzeko, "El diario de pulgarcito" ipuina irakurri digu. Ipuin honen bidez baita, blog-a talde bakoitzak duen lan tresna pertsonala ere badela esan digu, horren ondorioz, talde bakoitzaren lana ondo eogngo dela transmititu nahi izan digu. Horretaz gain, sormena eta hausnarketarako dalgerak zein arazoak, planteatzen ikasi behar dugu. Blog-a talde bakoitzaren lan pertsonala denez, jarraitu beharreko irizpiderik ez dago, hortaz, guk erabaki behar dugu zer motatako informazioa ezagutzera ematea. Ipuina berez oso polita eta bitxia iruditu zaigu, baina aldi berean ere oso arraroa, halako ipuinak ez baitira oso ohikoak izaten. Hori guztia dela eta, "El diario de pulgarcito" ipuinak, bere eduki deigarria irakurtzeko ikusmina sorrarazi digu. Aurreko guztia kontuan izanda eta akordio batzuetara heldu ondoren, berriro ere blog-aren eraketari ekin diogu.
IKUSIKO DUGU ZER ATERAKO DEN HEMENDIK!
2011-10-19
Gaurko saioarekin hasteko, bakoitzak zituen zalantza guztiak argitu ditugu. Lehenik eta behin, zerrenda bat egin dugu arbelean, eta hau oso ideia ona izan da, azken finean talde orok zalantza berdinak izan ditugu eta. Hala nola, zelan ebaluatuko diren blog-ak, bertan zer jarri behar dugun, gai zehatzen bat landu behar dugun edo portfolio bat sartu behar dugun.
Hasteko, portfolio inguruan genituen zalantzak argitu ditugu. Bertan, hau da, blog-ean zehazturiko atal batean, egunero egiten ditugun hausnarketak agertu behar direla esan digu irakasleak. Hori dela eta, orrialde desberdinak sortu ditugu. Bata teknologi berriekin egindako ikerketak sartzeko, adibidez, zer da blog bat eta zeintzuk diren bere funtzioak. Beste bat haur hezkuntzaren inguruan aurkitzen dugun gauza interesgarriak argitaratzeko. Eta, azkenak, eguneroko hausnarketa argitaratzeko. Orrialde hauek sortzea ez zaigu batere kostatu. Gadchet-ekin trasteatzea, aldiz, asko kostatu zaigu eta ez dugu ezer lortu. Zorionez, irakaslearen laguntzarekin zenbait lortu dugu. Beraz, Gadchet-ak gure erronka izango da.
Blog-aren diseinuarekin zailtasunak izaten ditugunean, beste ikaskideei galdetzen diegu eta beti norbait prest dago laguntzeko. Honetaz aparte, blog-arekin lanean jarraitu dugu, beraz, gure lehenengo sarrerak sortu ditugu.
Ondoren, "Steve Jobs in Stanfor"-ren, bideoa ikusi dugu. Oso interesgarria iruditu zaigu eta pentsatzera eraman gaitu, zer espero dugun bizitza honetan?, eskolera haurren sormena zapaltzen den?...
Saioa amaitzeko, irakasleak hurreno klaseetako giroa eta ikasgaien ikaskuntza hobetzeko ekarpenak egitea eskatu digu.
2011-11-02
Klaseari hasiera emateko, klaseko giroa eta ikaskuntza hobetu dadin, izan ditugun zalantzak argitzen eta baita etxetik ere ekarritako ekarpenak azaltzen saiatu gara. Horretarako, talde guztiak borobil batean bildu gara, non gauden eta ze nolako zailtasunak ditugun eztabaidaitu ditugu, hurrengo saioetarako norabidea zehatuz. Hori dela eta, akordio batera heldu gara. Lan talde txikietan egiten ditugun aurkikuntzak, gainontzeko talde guztiekin konpartitzea, era honetan uztiok bata bestearengandik ikasi ahala izango dugu. Horretaz aparte, komunikazioa hobetzen jarraitu ahal izateko, irakasleak galderen erantzunak talde osoari azalduko dizkigu. Hurrengo saioetan taldearen interesetatik abiatuta, ondorengo esparruak ezagutzea erabaki dugu: Movie Marker-ra, IT Txartelak-Ofimatika eta Power Point-a.
Hausnarketarako momentua amaitu ondoren, jorratu beharreko gaiarekin hasi gara, hau dal, IT Txartelak. Informazioa ugari aurkitu dugu, zer diren, non ateratzen diren eta abar. Hauek garrantzitsuak direlaz konturatu gara, zeren eta curriculuma hobesten baitute. Baina hau hezkuntzari dagokionez, umeekin lantzeko ez dugunez ezer topatu, irakasleak gaiaz aldatzea proposatu digu. Horretarako, beste bi taldeekin ados jarri gara eta ideia denoi ona iruditu zaigunez, Word, Google Docs eta Paint aztertzea erabaki dugu.
2011-11-23
Gaurko saioan, batzuek Power Point-a, beste batzuek Movie Maker-a eta gainontzekoek Office-a (Paint, Word, Google Docs) landu ditugu. Hasiera batean, galduta egon gara, oraingoa ere umeekin lantzeko egokia ez dela ikusi baitugu, hori dela eta, pentsatzen hasi eta irakasleen lanerako oso baliagarria dela iruditu zaigu. Hala ere, denbora asko egon gara aplikazio berri hau nola landu jakin gabe.
Hiru talde garenez, hiru aplikazio ezberdin banatzea erabaki dugu eta denon aurkezpena dinamikoa izatea anhi dugunez ideiak eztabaidatzen hasi gara. Azkenean, taldeko batek ideia emanda, lehiaketa bat egitea adostu dugu. Beraz, taldeko bakoitzak lehiaketa prestatzeko egokitu zaion arloko galderak egin ditu. Aurkezpenaren egunean, talde osoa hiru taldetan jarriz bere ezagutzak erakutsiko dituzte, hortaz, haien artean irabazlea izango den taldeari sari bana emango zaie.
2011-11-30
Adostu genuen moduan, gaurko saioa hainbat programen (Movie Maker, Word, Paint, Google Docs, Gloster, Prezzi eta Power Point) aurkezpena egiteko erabili dugu. Galdera guztiak guretzat ezagunak izan dira, hau da, noizbait erabili edo ikusi ditugu. Baina, ez genituen haien funtzioak edo ezaugarriak ondo ezagutzen eta, horren ondorioz, programa hauekin lan egin ahal izateko era ezberdinak ezagutu ahal izan ditugu, etorkizunean oso baliagarriak izango zaizkigunak.
Gure lan aurkezpenean ikaskideak pozik eta lehiaz parte-hartu dute, beraz, urduri egon arren, oso harro egon gara gure aurkezpenekin
Hona hemen gure aurkezpena:
LEHIAKETA
Sarrera
Egunon! eta ongi etorri guztioi gure lehiaketara!!!
Hasteko esan beharra dugu IKT-ak hezkuntzan zati garrantzitsua osatzen dutela, beraz, etorkizunean gu irakasleak izango garenerako hauek oso tresna erabilgarriak izango zaizkigu. Hori dela eta, zuon abileziak martxan jartzeko, zuontzat dibertigarria izatea espero dugun lehiaketa hau antolatzea erabaki dugu.
Jarraian lehiaketaren arauak azalduko dizkizuegu:
Galderak egingo dizkizuegu eta hiru kideko taldetan zaudetelarik, denbora mugatuan ordenagailuetan erantzuna bilatuko dituzue. Erantzuna aurkitzen duen lehenengoak arbelera atera behar da bertan denon aurrean azaltzeko. Erantzuna zuzena bada, irabazleari Gometx bat jarriko diogu, baina erantzun egokia inork ez badu topatzen guk azalduko dugu. Lehiaketa amaieran gometz gehien dituen taldeak sari bana eskuratuko du.
LEHIAKETAREKIN HASIKO GARA!!!!!
WORD
1. Orri batean jarri “lehenengo titulua”, beste orri batean “2 titulua”. Orain zelan egin dezakegu aurkibide bat?
· Tituluak selekzionatu
· Estilos: Aukeratu bat ( adibidez normal)
· Referencias
· Agregar texto
o Nivel 1
· Tabla de contenido
· Insertar tabla de contenido
o Aukeratu gustoko duzun formatua eta baieztatu
2. Nola sartu ahal dituzu koadroak worden eta barruan idatzi??eskema kontzeptual bat egiteko adibidez?
- Insertar
- Formas
- Aukeratu koadroa edo nahi duzuna, jarri nahi duzun modua
- Eskumako botoa klikatu
- Agregar texto
- Idatzi
3. Nola hautatzen da word-en jadanik diseinatuta dauden portadak?
Insertar, portada. (bertan agertzen diren argazkiak kendu daitezke eta zuk nahi duzuen beste bat erantsi dezakezu).
4. Nola ezarriko genuke argazki prediseinatu bat, eta argazki horri nola kenduko genioke kolorea umeek margotu dezaten?
Insertar, imágenes prediseñadas (argazkia bilatu eskuin aldean).
Botón derecho, formato de imagen, cambiar de color (blanco y negro).
5. Egin grafiko bat enuntziatu hau kontuan izannik: Inkestaren arabera, %50-ak kirola egiten du egunero %30-ak astero eta gainontzekoen inoiz ez.
Insertar - grafico - columna, circular, lineal...
6. Minuskulaz idatzita dagoen testu bat zelan pasatu daiteke maiuskulara pausu batean?
Shift - F3
GOOGLE DOCS
1.- Hasteko, non sartu behar gara Google Docs erabiltzen hasteko?
Lehenik eta behin, gmail kontu bat izan behar dugu. Ondoren, "Google Docs" bilatzailean jarriz gero, zuzenean sartuko gara. Hala ere, gmail helbidea eta pasahitza eskatuko digu.
2.- Google Docsk dokumentuak beste hizkuntzetan itzultzeko aukera ematen du. Baina, nola itzul daiteke hizkuntza batetik bestera?
Orrian itzuli nahi den esaldia daukazularik, klikatu “herramientas” eta ondoren “traducir”. Bertan zaudenean nahi duzun hizkuntza klikatueta azkenik “aceptar”.
3.- Zelan ipini daiteke web helbide bat jarraian bere edukietara joateko aukera emanez?
"Insert link" sakatuz.
4.- Nola konpartitzen dira dokumentuak?
"File" atalean "email collaborators"-ean klikatu eta nahi dugun pertsonen email-a jarriz.
5.-Google Docs aplikazioan desberdinez osatuta dago, adibidez, dokumentuak sortzeko aplikazioa, word antzekoa. Zein aplikazio motak ditu eta non klikatu behar da?
"Create" atalean nahi dugun aplikazioa sakatuz.
5.-Google Docs aplikazioan desberdinez osatuta dago, adibidez, dokumentuak sortzeko aplikazioa, word antzekoa. Zein aplikazio motak ditu eta non klikatu behar da?
"Create" atalean nahi dugun aplikazioa sakatuz.
6.- Nola bihurtu powerpoint bat beste formatuan?
"File" atalean "download as"-ean klikatuz eta nahi dugun formatua aukeratu.
PAINT
1. Nola margozten da irudi bat paint-ean?
2.Ordenagailuan dagoen paint-a atzeratuta geratu da, ez al dago paint berriagorik?
Bai, badago. Paint.net izeneko programa bat dago, betiko paintaren eboluzio bat dena, honen eta photoshoparen arteko “nahasketa” bat delako.
3. Irudi bat eraldatzeko ze programa erabili dezakegu?
Irudi bat eraldatzeko programa bat baino gehiago dago, baina adibide bezala, picture manager deituriko programa dago. Hau, officeko programa bat da.