Haur Hezkuntza ikasten ari garenez, arlo honi buruzko informazioa lantzea ezinbestekoa dela uste dugu. Hori dela eta, blog honen helburua 0-6 urte bitarteko haurren garapena sakontzea izango da. Beraz, hezkuntza munduan interesgarriak iruditzen zaizkigun artikuluak, hausnarketak, iruzkinak, bitxikeriak eta abar aurki ditzakezue, baita ipuinak, abestiak, eskulanak... ere. Era honetan, haurrekin modu dinamiko batean lan egiteko aukera izango dugu.
Etxe eskola
Irakaskuntza unibertsala eta derrigorrezkoaz gain, herrialde garatuetan beste irakaskuntza mota bat sortu da: etxe eskola edo izenez ezagunagoa den homeschooling-a. Hezkuntza mota hau haurra etxeko testuinguruaren baitan hezteko moduari deritzo, instituzio pribatu edo publikoetatik at.
Gaur egun, Espainiar estatuan haurrak etxean bertan ikasteko eskubidea ez dago arauturik. Gure herrialdean, hau da, Euskal Herria kontuan izanik, bi eredu ezberdin daude. Alde batetik, Frantses Estatuaren eredua, non etxeko eskola onartzen den, eta bestetik hegoaldeko Euskal Herriaren kasua, non Estatu espainiarraren arabera, hasieran esan dugun moduan, debekatu egin ez arren, ez dena onartzen.
Egoera honek ez du esan anhi hezteko era hau beste ereduak baino txarragoa denik, baizik eta haurrak hezteko dagoen beste alternatiba bat dela. Beraz, Espainia egoera honetan egonda, prozesu hau aurrera eraman ahal izateko, hiru erakunde nagusi agertu dira: "Asociacion para la Libre Educacion" (ALE), "Crecer Sin Escuela" eta "Clonlara eskola". Hauen helburua bada, homeschool-en legalizazioa lortzea eta fenomeno hau babestu ahal izatea.
Familiek bi eratan burutu dezakete, hau da, heziketa librea edo ez eskolarizatuaren bidez, edota bestela heziketa curricularraren bitartez, zeina eskoalren ikuskapenean egongo dena.
Etxe eskola hezkuntza eredua, mundua zehar egoera ezberdinean ezaguera ematen da:
Espainiar estatuan etxe eskolaren mugimenduaren guztiz legalizatuta egon ez arren, gero eta gehiago gorpuzten doa. Jadanik 4000 haurrek etxean bertan lantzen baitute haien hezkuntza. Hala ere zifra hau ezin da guztiz zehaztu, zenbait familiak haien esperientzia ez baitute ezagutzera eman nahi. Japonian, Kolonbian eta Txilen ere egoera hau atzematen da, horren ondorioz, herrialde hauetan ez da oos ohikoa izaten. Indian, Iparraldeko Korean, Botswanan eta Indonesian aldiz, bizi duten egoera ezberdina da, bertan haurrek etxean ikasteko eskubide guztia izaten dute eta. Finlandian aurreko herrialdeetan bezala, etxe eskola legalizatuta dago, herrialde honen inguruan ez baita inolako kontrolik jartzen haurraren eskolarizazioan. Halaber, homeschooling-a ez da oso ohikoa izaten. Estatu Batuetan hezkuntza eredu hau oso zabaldurik dago, hortaz, hauek dira eredu honen jarraitzaile nagusiak, nahiz eta estatu bakoitzak bere erregulazioa izan. Hezkumtza mota hau Alemaniak ez du ontzat eman eta, horren ondorioz, gurasoek haien seme-alabak etxean bertan heztea guztiz debekaturik dute. Beraz, honi kasu egin ezean, izunak ordaintzeko, kartzelaratzeko edota guraso-agintea kentzeko arriskuan egongo dira.
Ikusi ahal izan dugun moduan etxeko hezkuntza herrialde gehienetan martxan dago, bakoitzak bere arauak izan arren.
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK
Homeschooling-aren arazorik handiena etxeko irakaskuntzak haurrengan sor dezakeen sozializazioa izan daiteke. Umearen sozializazoa mugatzen da, denbora gehienean gurasoekin baitago, ondorioz ez da beste umeekin egoten. Hortaz, ez dira ume batean garatu beharreko ezaugarri sozialak garatzen. Bina ez da nahitaez hori horrela izan behar, ezta haur horiek derrigor indibidualizatuak edo isolatuak daudlea esan daitekeenik ere.
Familia batzuek beren etxean eskolaratzen dituzte, baina gero lehengusuekin, beste familiekin, parkean edo aisialdian sozialatzen dira. esate baterako, musika eskoletan, hizkuntza eskoletan...
Familia batzuek beren etxean eskolaratzen dituzte, baina gero lehengusuekin, beste familiekin, parkean edo aisialdian sozialatzen dira. esate baterako, musika eskoletan, hizkuntza eskoletan...
Homeschoolimg-ak eztabaida sortutako desabantaila ugari dakar, batez ere haren ez-ofizialtasuna eta umearen sozializazio faltari zuzendutakoak:
- Espainian, homeschooling-a ez dago titulu ofizial batekin onartua, baina zulo juridiko bat dagoenez, debekatzea ere ez da posiblea.
- Ordutegiaren malgutasunak umearen kontra jokatu ahal du.
- Psikologo ugarik diote homeschooling-aren bidezko heziketa jaso duten haur askok nerabezaroan haien ezinegona erakusten dutela.
- Heldutasunean pertsonalitate arazoak garatu ahal dituzte.
- Honetaz guztiaz gain, etxean ikasiz gero, 18 urterekin DBH-ko titulua ematen dizute.
Bestalde, modu honetan, haur bakoitzaren garapena hurbilagotik jarraitu daiteke, haur bakoitzaren beharrak eta gabeziak hobekiago identifikatzen direlako. Gainera, etxean eskola ematen den atentzio falta ere bermatuta ikusiko da, gurasoak beti umearen beharrak asetzeko eta zalantzak argitzeko prest egongo direlarik. Umea etxean dagoelarik, bere erritmoa hobeto errespeta daiteke eta bere interesez hobeto baliatu ikas dezan.
Beraz. metodo honen beste abantaila batzuk hauek dira:
- Ordutegiaren malgutasuna. Gurasoek ordutegia haien kontura aldatzeko aukera dute, beti ere, ikasteko ordu batzuk finkatuz.
- Gurasoek umearen interesak ezagutzen dituztenez, irakasgaiak nondik enfokatu behar dituzten badakite eta ondorioz umea erraztasuna handiagoz ikasiko du.
- Umea gurasoak hurbil dituenez, gusturago sentituko da.
- Umeak etxeko lanetan lan egiteko aukera izangi du, hortaz, etxean egin beharreko lanak egiten ikasiko du.
Honetarako haurraren garapen espazialean ikusten diren hiru mailaketa desberdinak kontuan izan ditugu:
- Bizitutako espazioa: Norberak bizi duena da. Umeek espazioa kontaktu zuzenean eta bizipenen bidez (biologikoki) ezagutzen dute. Haurreak espazioa bizi gabe egiten du.
- Antzemandako espazioa: Umeek espazio atzeman dezakete bizi gabe. Hau da, umeak espaziotik aldendu egiten dira eta espazioa eta kontzeptuak atzeman (percibir) dezake bizi gabe.
- Pentsatutako espazioa: Umeek espazioa bizi gabe atzemateaz gain, horrren deskribapena egiteko gai dira.
Aukeratutako nozio espaziala: barruan/kanpoan
Hiru fase hauek kontuan hartuta, joko desberdinak planteatu ditugu. Jarraian fase bakoitza azalduko dugu, bakoitzarentzako aukeratu ditugun jokoak azalduz.
Lehenik eta behin bizitutako espazioarekin hasiko gara. Honekin hasteko arrazoia zera da, umeak lehenengoz esperientzia jaso behar duela bere ingurutik, horretarako mugimenduan aritu beharko den jolas bat hautatu dugu. Honetan uztailak lurrean jarriko ditugu, zirkulu handi bat eginez, ume bakoitzeko bat. Egingo dugun jokoa azaltzeko, barrura!! Esango diegu eta haurrak uztailetan sartu beharko dira. Kanpora!! esaterakoan, berriz, ahalik eta arinen irten beharko dira hauetatik.
Saio hauek sarritan egingo ditugu “kanpoko” eta “barruan” kontzeptuak ondo barneratuta uzteko. Hau ulertuta daukatelarik, musika jarriko diegu jolasean zehar. Hau itzali egingo dugu, orduan umeak ahalik eta arinen uztailetan sartu beharko dira, bakoitzak hurbilen daukanan. Ondoren, musika berriro jarriko dugu, umeak uztailen inguruan bueltak emanez joan beharko dira, dantzan eta, aldi berean, uztail bat kenduko dugu. Horrela musika berriro kentzerakoan, ume batek ez du izango uztail librerik eta beste batekin sartu beharko da. Honela jarraituz momentu bat iritsiko da zeinetan uztail batean ume ugari egongo diren. Utziko ditugun uztail kopurua umeen kopuruaren araberakoa izango da. Hauetan hainbat ume sartu beharko dira, beraz denak sar daitezen, uztail ugari utzi beharko ditugu. Jokoa uztailetan ume gehiago ez direnean sartzen bukatuko da.
Jokoa bukatzen denean, uztailak aprobetxatzeko, berriro banatuko ditugu eta ran rober ran abestia jarriko dugu, dantzatzeko. Gainera abesti honekin lateralitate gehiago erabiltzen dira (esaterako goia edo behea), beraz beste hauek ere irakasteko jarduera polita da.
Honekin bukatu ostean, antzemandako espazioarekin hasiko gara. Bertan, umeak lateralitate desberdinak antzemateko gai dira, jadanik esperientzia daukatelako, lehenago egindako jolasetatik dakartena. Beraz, ipuin bat kontatuko diegu, 3 txerritxoak izenekoa.
Erabilitako lateralitateak barrura eta kanpora direnez, txerritxoak nonbaitera sartzera doazenean, galdetu egingo diegu: nora doa txerritxoa? Barruan eta kanpoan kontzeptuak azpimarratzeko eta ondoren ipuinarekin jarraituko dugu.
Azkenik 3.faseari emango diogu hasiera. Hau pentsatutako espazioa da, bertan umeak gai dira ikasitakoa pertzibitzeko, azaltzeko eta marrazteko, esperientzia lortu dutelako. Hori dela eta, marrazteko eskatuko diegu, bertako saioan egin dutenetik gehien gustatu zaiena azalduz.
Ipuina: Nor naiz (guk sortutakoa)
Komunikazio gaitasuneko irakasleak 5 urteko haurrentzako ipuin baten antzezpena prestatu behar genuela esan zigun, beraz, jakinarazi zigun bezain laster aurkezpena polit bat pentsatzeari ekin genion. Taldean 3 kide besterik ez gara, horren ondorioz, istorioa hain sinplea ez izateko txotxongiloen bidez egindako antzezpen bat asmatzea erabaki genuen. Adierazpen era honen bitartez, bakoitzak eginkizun eta pertsonai bat baino gehiago kontrolatzeko aukera izan genuen, hori dela eta, haurrek ipuin honetan zehar pertsonai ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute.
Jarraian gure ipuineko pertsonaien istorioa ezagutzeko aukera emango dizuegu. Honetaz gain, hau amaitzean, haurrek kalsean antzerkia egiteko gidoia eta komunikazio gaitasuna eta gramatika lantzeko jarduerak ere eskuragarri izango dituzue. Hortaz, hau guztia zuentzat interesgarria eta baliagarria izatea espero dugu.
Nor naiz?
Baziren behin zizare, barraskilo, marigorringo eta inurri bat, elkarren oso lagun minak zirenak. Denak mendian bizi ziren, baso polit batean, alegia. Zizarea sagar gorri batean bizi zen. Beste animaliak, barraskiloa, marigorringoa eta inurria hain zuzen ere lur azpian bizi ziren.
Beti elkarrekin ibiltzen ziren jolasean. Euria egiten zuenean zizarearen etxean jolasten ziren elkarrekin eta eguzkia egiten zuenean, berriz, aire zabalean. Ezkutaketan jolasten ziren, batez ere. Zizareak zenbatzen zuen:
-Baaat, biii, hiiiru…. Banoa!!
Barraskiloa ezin zen oso urrun joan, ez zen oso azkarra eta. Marigorringoa oso ona zen jolasten honetan. Inurria ondo ezkutatu zen zuhaitz atzean; baina ez zen konturatu eta errekara erori zen.
Zizareak inurriaren zauria sendatu zuen, eta esan zion:
-Heldua izaten naizenean erizaina izan nahi dut.
-Ba, nik ez dut gogoko lan egitea, politikari edo funtzionarioa izango naiz, edo hobeto esanda, ezer ere ez, alfer hutsa izango naiz eta eguna telebista aurrean igaroko dut. -erantzun zuen inurriak.
Marigorringok ezin zuen sinetsi zer ari zen entzuten eta ironiaz esan zuen:
-Bai, noski!
-Eguzkia egiten duenean irten nahi izaten dut, euriarekin busti egiten bainaiz.- esan zuen marraskiloak.
Bakoitza bere ametsetan pentsatzen ari zen. Marigorringok haserretuta hauxe esan zuen:
-Zizare bat erizaina, inurri bat alferra…. Eta gero zer? Esango diot lehoiari ni neu oihanaren erregea izango naizela. Ez esan tontakeriak!
Eta horrela urteak joan eta etorri ziren. Baina animalia hauek oso zorigaiztokoak ziren. Barraskiloa euria egiten zuenean ateratzen zen. Inurriak lan izugarri handia egin behar izaten zituen. Zizareak aitak derrigortuta, beste ikasketa batzuk egin zituen eta marigorringoa, oso pozik bizi zen.
Halako egun batean laurak bildu ziren. Marigorringoak artean ez zuen lepotik buruan, burugogorra zen oraindik ere. Izan ere, azken urteetan iritsiz aldatzen aritu zen lagunak hain triste ikustearren. Marigorringoak lagunei galdetu zienean zer moduz zeuden, ez zuten erantzun. Orduan marigorringok esan zuen:
- Ez egon horren goibel lagunok. Onartu behar duzue zuen burua eta bizitzan tokatu zaizuena egin.
- Geure burua onartu, onartzen dugu, jakina! Baina geure burua onartzea, ez da gustatzen ez zaizkigun gauzak egitea; aitzitik, gustatzen zaizkigun gauzak egin behar ditugu. Bestela, beti zorigaiztokoak izango gara- erantzun zuen zizareak.
- Ba, horixe, zergatik ezin naiz atera eguzkia dagoenean? nork agintzen du zer egin behar dudan? Nork agintzen dit nor naizen?-adierazi zuen barraskiloak.
- Barraskilo bat zarelako! - oihukatu zuen marigorringoak.
- Ez! Nik neuk erabakitzen dudana izango naiz ni!
Marigorringoa pentsatzen hasi zen. Beraz ez zeukan zaletasunik, beti besteek esaten zutena egiten zuen eta ez zen konturatzen bere bizitza berea zela eta ez beste inorena. Nork esaten du zer dagoen ondo edo txarto? Inork ez. Marigorringoak, hausnarketa hau egin ondoren, hauxe esan zuen:
- Arrazoia duzue.
Pentsaera honekin joan ziren animaliak gurasoengana. Hasieran gurasoek ez zuten ulertu, baina denbora pasatu ahala, onartu egin zuten. Eta bakoitzak nahi zuena egin zuen. Baina besteen eskubideak errespetatuz. Poz-pozik bizi izan ziren handik aurrera. Eta hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila herriko plazan.
Hezkuntzari buruzko bideo interesgarria bat, gaur egungo errealiatea azaltzen du. Egilea Ken Robinson da.
Zooterapia
GABONETAKO KANTAK
Zooterapia animaliekin egiten den terapia bata da, meotdo psikopedagogiko batean oinarritu. Terapia honek, Medikuntza, Psikologia, Pedagogia eta kirola batzen ditu. Atzerapen mental eta garapeneko arazoak dituzten umeekin lantzen da teknika hau. Hala ere, nerabeengan eta helduengan eragin oso positiboak izan ditzake. Aldi berean, beste gaixotasun batzuk tratatzeko baliagarria ere bada.
Ondoren zenbait bideo ikusi ahal izango dituzue:
Ondoren zenbait bideo ikusi ahal izango dituzue:
Hurrengoko orrialde hauetan zooterapiari buruzko informazio interesgarria aurkituko duzue:
http://es.wikipedia.org/wiki/Zooterapia
http://es.wikipedia.org/wiki/Delfinoterapia
http://es.wikipedia.org/wiki/Equinoterapia
http://yaizan.blogspot.con/2007/03/1-artikulua-zer-dira-animalienbidezko.htmlHATOR HATOR MUTIL ETXERA
Hator, hator, mutil etxera,
gaztaina ximelak jatera,
Gabon Gaba ospatutzeko
aitaren ta amaren ondoan,
ikusiko dok aita barrezka
amaren poza atseginez.
Eragiok, mutil,
aurreko danbolin horri
gaztainak erre artian,
txipli, txapla, pun!
Gabon Gaba pozik igaro daigun.
gaztaina ximelak jatera,
Gabon Gaba ospatutzeko
aitaren ta amaren ondoan,
ikusiko dok aita barrezka
amaren poza atseginez.
Eragiok, mutil,
aurreko danbolin horri
gaztainak erre artian,
txipli, txapla, pun!
Gabon Gaba pozik igaro daigun.
OLENTZERO
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin ikatz egitera
Aditu duanian, Jesus jaio dala
laisterka etorri da, berri ematea.
Horra, horra, gure Olentzero
pipa hortzetan dula eserita dago
kapoiak ere baitu arrautzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila arduakin.
Olentzero guria ezin degu ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte
saieski ta solomo
majina bat heste
Jesus jaio da eta
kontsola zaitezte
Horra,
DIN DAN DON
Eguberri on!
Zorion, zorion
gabonak, din-dan, don!
Din dan don, din-dan don!
Eguberri on!
Zorion, zorion, gabonak gabon!
Izar bat hasi da dizdizka zeruan
berri onak zabaltzen
ari zaigu munduan.
Jaio da, jaio da,
Jaunaren Semea
askatxo batean dago,
lastoen gainean
Din, dan, don
GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!