IKT

Sarrera

  Egunon, gaur azkenean, IKT ikasgaian sortu behar izan dugun blogaren sarrera egiteari ekin diogu. Irakasle berriak proposatu digun moduan, klasean zehar egindakoa azalduko dugu. Aldi berean nola sentitu garen, izan ditugun kezkak, gogoetak eta bururatzen zaizkigun beste ideia batzuk aipatuz, honela kurtsoan zehar izan duguna gogoan izan ahalko dugu. Era honetan eguneratuta izango dugu kurtsoan zehar ikasitako guztia eta nahi dugunean eskuragarri izango dugu. 

     Horretaz gain, askotan gertatzen zaigun moduan, idatzirik usten ez ditugun oharrak edo gertakizunak ez ditugu maiz gogoratzen. Hortaz, hau ez gertatzeko, gu hiruron artean sortutako blog hau,gauzak gogorarazteko eta ikasgaian zehar bizi izandako esperientzia, sentimenduak... gogoan izateko bide erraz eta polita dela deritzogu.


Google Labs

Pertsona oro,  google-en oinarrizko tresnak ezagutzen   eta  erabiltzen  ditugu, hau da, mapak, bilatzailea… Baina google ez da soilik hori, ikertzen hasten bagara, berehala konturatuko gara tresna gehiago gure eskura izan ahal ditugula.  Kasu honetan Google Labs aztertu dugu. Honek denetarik du, hala eta guztiz ere, bertako zenbait orrialdek ez dute inora eramaten, zeren eta hauek ingeleraz idatzirik baitaude.
               
Nolako erabilera eman ahal zaio haurrekin lan egitean?

Orrialde honek munduan zehar dauden arte museo ezberdinetako margolanak  ikusteko  aukera ematen digu. Hau da, museoan bertan egongo bagina bezala aztertu  ahal izango ditugu, saguaren bitartez museoan zehar leku batetik bestera mugitu ahal izango baikara.

Hortaz, orrialde hau gure iritziz haurrentzako interesgarria iruditzen zaigu. Honen bidez haurrek, ordenagailuarekin lan eginez era entretenigarrian arteari buruzko hainbat gauza ikasi ahal izango dituztelako, hala nola margolarien izenak, haien margolanak, non bizi ziren...

Baita galderak eginez, edo  bestela margolana ikusi baino lehen,   proposatu ahal diegu soilik izenburua ezagutuz, margolanak nolakoak  izan litezkeen margotzea, ondoren haiena eta margolariarena konparatu ahal izateko.




Google Docs

Gaurko klasean guk Google Docs aztertu dugu. Ikusi dugunagatik umeekin erabiltzeko moduko tresna egokia ez dela iruditu zaigu. Baina irakasleen arteko komunikazioa bultzatzeko eta urteko txostenak, programazioak eta abarreko gauzak egiteko baliagarria dela esango genuke. Zeren eta dokumentuak, umeentzako marrazkiak, formularioak eta abar egiteko balio baitu. Gainera, ez da inolako programarik jaitsi behar, dena sarean bertan egiten da.

Google Docs tresna ezberdinez osatuta dago. Adibidez, Docs honetan dokumentuak sortzen dira. Honen abantailetako bat bada, hizkuntza bateko dokumentua beste batera itzul daitekeela. Tamalez, euskaraz eta galizieraz ezin dela itzuli ohartu gara. Aldi berean, dokumentua e-mailaren bidez partekatzen da.

Baditu beste programa interesgarri batzuk ere; esaterako irudiak egiteko programa, excel bezalako programa, inkestak edo formularioak egiteko tresna.

Hasiera batetik Google Docs aztertzen hasi garenean, uste izan dugu umeekin lantzeko ez dela egokia, beraz, irakasleentzat bideratzen hasi gara. Docs-a kuxkuxeatzen aritu garenean gustura sentitu gara, gure kabuz aurkitu baititugu gauza ezberdinak eta haien erabilera. Horregatik, taldekide bakoitzak bere kabuz gauzak begira aritzean zerbait interesgarri aurkitu duenean, besteei azaldu die. Hala ere, zalantzak asko izan ditugu lana bideratzekoan orduan, batez ere aurkitu dugun guztia gelakideei nola azaldu.

Google Docs aplikazioaren aukerak paregarriak eta mugaezinak dira.






Eten digitala

Gizarteak teknologia berrien eraginak egunero jasaten ditu, izan ere, teknologia etengabe berrizten ari da. Gaur egun, IKT berriek (ordenagailuak, internet, telefono mugikorrak...) izugarri indartu dira, alabaina, horiek ez dira mundu osoan zehar era berdinean hedatu. Hortaz, hori dela eta, eten digitala gertatu da, hau da, gizarte, herrialde edo instituzio ezberdinen artean sortu den bereizketa.

Eten digitala batik bat herrialdeen (aberats eta pobre) eta giza taldeen (arraza, etnia, klase sozial, genero eta bizilekuaren) artean izaten den informazioaren eta komunikazioaren teknologien alorreko aldeengatik gertatzen da. Hau da, IKT-ak erabiltzeko aukera daukatenen eta ez daukatenen, edota aukera izan arren, horiek erabiltzen ez jakiteagatik jazo da. Horren ondorioz, zenbait pertsona sareak eskaintzen dituen komunikaziotik, formakuntzatiik, bultzada ekonomikoetatik eta beste hainbat aukeretatik at geratzen dira, eta horretaz gain, teknologia berriek eskainitako aukera sozioekonomikoetatik ere baztertuta geratzen dira. Horregatik, esan beharra dago IKT-ek gizarterako abantailak soilik ez dituztela ekartzen.

Hezkuntza munduan ere eten digitala dagoela atzeman dezakegu, hau teknologia berriak erabiltzen dituztenene eta ez dituztenen artean sortzen baita. Gaur egungo gazte gehienek, teknologia berriak erabiltzeko gaitasun handia erakusten dute, helduek aldiz, gaitasun hau murritzagoa izaten dute. Hori dela eta, eskolan irakasle asko beren ikasleak baino gaitasun eskasagoa izatea bultzatzen du, eta horren ondorioz, iraskasleak ez dira eroso egoten. Beraz, zenbait irakasleek digitalizazioek ematen dituzten hezkuntza aukerak baztertzeko joera izaten dute eta betiko metodologietara itzultzen dira. Hori ez gertatzeko, irakaslegoa eguneratzeko ikastaroak jaso behar ditu, hauen bitartez, formakuntza egokia eta alfabetizazio digitala eskuratuko baitute. Izan ere, teknologia berriak etengabe aldatzen ari dira eta.



Blogerako tresna berriak


Bideoak blogera igo

Bi era egiteko : link baten bitartez edo ordenagailuan gordetako artxibo baten bitartez.

Link baten bitartez, jarraitu beharreko pausuak:

   - Blogean  sartu.
   - Goiko aldean eta eskumaldean  dagoen “Nueva entrada”  atalean sakatu.
   -  “Edicion de Html”-en klikatu eta linka kopiatu.
   -  Linka zein den jakiteko: youtuben sartu , eta aukeratutako bideoaren azpiko menuan  “compartir” selekzionatu. Ondoren, beherago “insertar”sakatu eta kopiatu beharreko linka agertuko da.
  
     Hau guztia egin ondoren, bideoa,  argitaratzeko prest izango duzu!


 Link baten bitartez egiteko jarraitu beharreko pausuakhonako hauek dira:
    - Blogean  sartu.
    - Goiko aldean eta eskumaldean  dagoen “Nueva entrada”  atalean sakatu.
    -Testua editatzeko agertzen den menuan “ insertar video” botoia sakatu (zinemako klaketa baten irudia agretzen da).



   - Hiru aukera ematen dituen lauki bat agertuko da eta bertan  “desde youtube”  sakatu.


   - Pausu honetan  youtuben aukeratutako bideoaren linka itzatziko dugu. Horretarako youtuben sartuko zara  eta aukeratutako bideoaren azpiko menuan  “compartir” –en klikatuko duzu. Jarraian  agertuko den linka kopiotuko duzu,  ondoren erabili ahal izateko. Lupan sakatzen dugu aukeratutako bideoa topatzeko.


    - Bideo zerrenda bat agertuko da, beraz, txertatu nahi duzuna haien artean bilatu beharko duzu.
  - Bideo gainean sakatu eta “seleccionar”-en klikatu.  


     Hau guztia egin ondoren, bideoa,  argitaratzeko prest izango duzu.

 (Adibidea: "Negua joan da ta"abestia)




    Bideoak egile-eskubideak dituen ala ez dituen kontutan izanda, prozesua bata edo bestea izango da. Bideoak egile-eskubideak izatekotean, azaldutako lehenengo pausuak jarraitzea errazena izango da, zeren eta posible da,  linka bigarren azalpeneko pausuak jarraitzeko  erabilgarri ez egotea.   


Powerpointak blogera igo

Powerpoint bat sartu ahal izateko, hauek topatzen diren orrialderen bat erabiliko duzu. Orrialde hauek  jendeak internetera igotako powerpointak edonork erabili ahal izateko aukera eskaintzen digute.

 Jarraitu beharreko pausuak:

    - http://www.slideshare.net/ helbidera joan
    - Bilatzailean erabili nahi duzun powerpoint-a bilatu. 
    - Powerpoint-aren goiko aldean  “embed”-en sakatu eta agertuko den kodea kopiatu. 
   - Blogean  sartu.
   - Goiko aldean eta eskumaldean  dagoen “Nueva entrada”  atalean sakatu.
   - “ediccion de Html”-en klikatu eta linka kopiatu.

    Hau guztia egin  ondoren, powerpoint- a  argitaratzeko prest izango duzu! -  


Informazioa gehigarria:
http://aprobakegiteko.wikispaces.com/file/view/11.12+blogakLanGida.pdf


Blogger-ek eskaintzen dituen aukerak paregabeak dira! Beraz, trasteatu! Kuxkuxeatu!