Amaierako hausnarketa

 2001/12/07


Azken hausnarketa honen bitartez zenbait puntu goraipatzea dugu helburu, beraz, jarraian lauhilabetetako ikasgai honetan zehar lanean zelan aritu garen eta ze nolako arazoei aurre egin behar izan diegun jakinarzaiko dizuegu. 
 
      Hasteko, aipatu beharra dugu gutariko batzuk klase honetan topatutako materiarekin nahiko galdurik ibili garela, hala nola, ezagutzen ez genituen aplikazioekin (blog-a, Prezi, Google Docs eta abar luze bat). Hori dela eta, gure eguneroko lanetan gainontzeko klasekideak baino motelago aritu gara, hala ere, kostata eta guri egokitutako erritmo eramanez, besteak harrapatzea lortu dugu. 

 
Egunero programa ezberdinak kuxkuxeatuz eta taldeka lan eginez, hauek eskaintzen dizkiguten abantailak eta baliabide anitzak ikertu ditugu, ondoren klaseko beste kideekin topatutako informazioa elkar trukatu ahal izateko. Beraz, hau guztia ibilbide luzea eta zaia iruditu zaigun arren, OSO POZIK gaude lortu ditugun emaitzekin. Emaitza horiek, onak izan direla argi eta garbi ikus daitezke guk sortutako Gogoan izan blog-ean. Bertan, zuekin partekatzeko asmoarekin, Haur Hezkuntza eta IKT inguruan argitaratutako sarrera interesgarriak eskuragarri utzi baitizkizuegu.


       Bukatzeko esan beharra dugu, hau guztiaren alde txarrekin asko zoratu garen arren, egindako lanaren alde onak ere aipatu behar ditugula. Teknologia munduan ikasten aritu garenez, etorkizunean Haur Hezkuntzan lanean egongo garenerako gutxienezko oinarri bat finkatzea lortu dugu, erabiltzen ikasitako aplikazio asko gure eguneroko lanean oso baliagarriak izango baitzaizkigu. Hauen adibiderik argiena, irakasleen arteko lana errazteko edota dokumentuak sortzeko (oharrak, zirkularrak, haurrentzako ariketak…), Google Docs aplikazioa da. Interneten topa daitekeen dohaineko lan egiteko baliabide hau, oso interesgarria eta erabilgarria dela iruditzen zaigu, azken batean aukera ezberdin asko eskaintzen baitizkigu.


       Nahiz eta informazio eta komunikazio teknologikoen (IKT) inguruan gauza asko ikasi, Haur Hezkuntzaren inguruan lanean jarduteko helburua dugunez, arlo honetan etengabe eduki berriak berrizten jarraitu behar dugulaz ohartu gara. Horregatik, gure bizitzan zehar etengabeko ikasketa prozesu luzea izango dugula jakinda ere, aurrera egiteko gogoak ez zaizkigu itzaliko. Hau dela eta, gure blog-aren izena esaten duen modua, “GOGOAN IZAN ” gauza berriak ikastea.