Aurten haur-hezkuntzako 2011-2012 urteko ikasturtean hasita, bigarren mailari sarrera emateko IKT ikasgaian blog bat eratzea eskatu digute. Blog honen sortzaileak Malen Tercero, Vanessa Pastrian eta Naiara Telletxea gara, eta bertan txertatzen arituko garen informazioa zuentzat erabilgarria eta interesgarria izatea espero dugu.
Blogean zehar izango duzuen eduki ezberdinak era errazean aurkitu ahal izateko, landutako gai oro hiru sailetan banatzea erabaki dugu:
Alde batetik, batari “IKT” izena jarri diogu, non klasean egindakoa, bidalitako ariketak, iruzkinak eta abar azalduko ditugun. Aldi berean, ikasgai honetan izaten ditugun emozioak, sentimenduak eta egindako gogoetak aipatuko dizkizuegu. Hortaz, sail hau zuentzako informazio iturria izateaz gain, baita gure eguneroko portfolioa ere izango da.
Bestetik, beste atala “Haur Bitxikeriak” du izena eta bertan haur-hezkuntzari buruzko informazioa eskainiko dizuegu. Hau da, haur-hezkuntzan lantzeko interesgarriak iruditu zaizkigun gaiak jorratuko ditugu, horretarako, hezkuntza inguruko hausnarketak edota haurrekin burutzeko ekintza ezberdinak proposatuko dizkizuegu.
Azkenik, Portfolio izenekoa, eguneroko hausnarketa argitaratuko dugun lekua. Baita amaierako hausnarketa ere.
Bereiztutako sailkapen honen bitartez, zuei eskuragarri utzitako informazio anitza era errazean topatu ahal izatea ahalbidetu nahi dizuegu. Gu hirurok, “Gogoan izan” bloga gustuko izatea espero dugu, beraz, hau guztia esanda, gure haur-hezkuntzako mundura ongi etorriak eman nahi dizuegu.
Hasteko, irakasle lana, bai lanbide polita dela! Irakasleak izan nahi dugu!